Errezilgo Sagar Astea azken txanpan sartua da dagoeneko, hainbat hitzaldi eta ekitaldi antolatuta. Horien baitan, Xabi Izagirre Elikaguneko sukaldariak hiru orduko sukaldaritza ikastaroa eskaini zuen Erniope elkartean.

Herritar ugarik parte hartu zuten ikastaroan. Ohikoa den bezala, Errezilgo Ibarbia sagarrarekin egindako errezetak izan ziren protagonista. Parte hartzaileek adi jarraitu zituzten Izagirreren azalpenak.

https://www.diariovasco.com/tolosa-goierri/xabi-izagirre-sukaldariaren-20191201003140-ntvo.html