Kultura

Herriko festak eta kultura

Errezilgo jaiak azaroaren 11n ospatzen dira San Martinen ohorez.

Beste egun garrantzitsu batzuk abuztuaren 29aren -San Joan Bataiatzailearen martirioa- ondorengo lehen igandea eta hurrengo hiru igandeak dira. Egun hauetan Hernioko erromeriak egiten dira. Erromeria hau Gipuzkoako herri-tradiziorik errotuenetako eta koloretsuenetako bat da.

Beste festei buruzko informazioa: http://www.errezil.eus/eu/html/1/1510.shtml

Ernion erromeri festa. Zelatungo magalean ikaragarrizko jendetza bildu ohi da Ernio mendira igotzeko eta ondoren eguna Zelatunen igarotzeko, trikitixaz alaiturik, bertako tabernetan janaz edo bakoitzak eramandako bazkariez gozatuz. Merezi du, eguraldi ona eginez gero.

Errege-Sagarra edo Errezil-Sagarraren Eguna ospatzen da eta herritarren azoka egin ohi da goiz osoan; bertan, Errezil-Sagarra eta bere deribatuak (postreak, sagardoa, etab.) saltzen dira.

Azokaz gain, sagardoa eta sagarrondoen txertaketak egiten ikas daiteke, besteak beste. Izan ere, urtero gai ezberdinak jorratzen eta erakusten saiatzen dira antolatzaileak. Egun polita izan ohi da. Azoka hau “Errezilgo Azoka” emakume taldeak antolatzen du.

San Antonio eguna

Ekainak 13an ospatzen dira

Paduako Antonio deunaren ermita oso herrikoia zen; bertara joaten ziren San Antonio egunez prozesio handi batean, kofradietako zutoihalak (estandarte) eta elizako gurutzea hartuta, ganaduarentzat zorte ona erregutzera.Errezilgo herrigunearekin harrizko gurutzez egindako gurutze-bide batez dago lotua.

Ondoan, San Antonio Deunaren baselizaren ondoan
dagoen monolitoan irakur daitekeen idatzia.

Errezilgo Kultur Elkarteak

Ibarbi Errezilgo Errezil Sagarraren Kultur Elkartea

Errezil Sagarraren iragana, oraina eta etorkizuna ikertu eta ezagutza eraikitzea, eremu sozial, ekonomiko eta kulturalean.

Atala Kultur Elkartea

Errezil herriko kultur ondarea sustatu eta aktibitate kulturala bultzatu.

Gaztetandik Kultur Elkartea

Errezilen kultura indartzea, bai kirol eta kultur ekitaldiak antolatuaz; ezagutza herritarrei zabaltzea; ondarea babesten laguntzea eta giza eragile izatea.