Naturarekin bat

Errezil naturan integratutako gune bat da.

Hernioko mendigunearen zatirik handiena Errezilgo udalerrikoa da. Hala, Gazumeko (1013 m) tontorra osorik eta Herniokoa (1072 m) zatirik handienean errezildarrak dira.

Zelatungo pasabidea / Corredor de Zelatun

Horrez gain, Aralartik kostarako transhumantzia-bidean nahiz bestelako merkatari-bideetan nahitaezko pasabidea izan zen bi tontor horien arteko Zelatungo pasabidea.

Hernio-Gazume KBE

2.158 ha-ko azalera eta kareharrizko erliebe karstikoa duen mendigune honek balio handiko paisaia-multzoak ditu.

Paisaia horietan mehatxatutako fauna espezieak bizi dira: hildako egurrean bizi diren intsektu deskonposatzaileak, kiropteroak (saguzarrak) eta hegazti harrapariak (sai arrea eta sai zuria).

Xilofagoak
(intsektu deskonposatzaileak)

Kiropteroak
(saguzaharrak)

Saiak
(Sai Zuriaren kasu)