SL-Gi 48

Ibarbi Sagarraren Ibilbidea

2018 urtean sortutako herri ibilbide bat da. Ibilbidean zehar aurkituko dituzun informazio-paneletan zu zeu sagarren kulturan nahiz sagastiaren munduan murgiltzera animatzen zaitugu. Belaunaldiz-belaunaldi gure arbasoengandik jaso dugun jakintzaren ezaugarri garrantzitsuenak modu labur eta ikuserrazean azaltzen saiatuko gara. Horrez gain, Errezilgo historiako zirrikitu eta gertaeretan barrena ibiltzeko aukera ere izango duzu.

Ibilbidea, erdigunean aurkituko duzuen idi-dema plazatik irteten da, Borondegi Ostatuaren albotik.

Denontzako moduko ibilbidea

Ibarbi Sagarraren Ibilbidea (SL-Gi 48), 3,5 km-ko luzera duen herri ibilbide bat da, Errezilgo lurretan zehar igarotzen dena. Bai oinez edota bizikletan oso eroso egin daiteke, ordubete inguru oinezkoen martxan. Ez du beste munduko aldaparik eta familia giroan egiteko aproposa da.

Eskuliburua jaitsi (PDF)

Ibilbideaz gozatu!

Ibilbidean zehar, Errezil eta bere inguruko datu interesgarriez osatutako panel ezberdinak aurkituko dituzu. Zatoz bertatik ezagutzera!

Mendi (eta herri) ibilbideak

Hernio edo Errezil ingurutik igaroten diren ibilbide batzuk:

GR 35 E01
Altxonbide ibilbidea:
Zarautz – Bidegoian
(23,2 km)

GR 285 E02
Mendibai ibilbidea:
Azpeitia – Tolosa
(25,1 km)

PR-Gi 143
Errezil – Zestoa / Zestoa – Errezil
(13,7 km)

SL-Gi 48
Ibarbia Sagarraren Ibilbidea
Errezil – Errezil
(3,5 km)