Ibarbi Sagarra

Errezil Sagarrari, Ibarbi Sagarra deitzen diogu ere.

Gipuzkoan hainbat sagar-mota hazten da, bertan sortutakoak eta kanpotik ekarritakoak, baina tokiko sagar barietate ugarien artean nabarmenena “Errezil Sagarra” da. Errezil herriak eman dio izena, eta hala ezagutzen da herritik kanpo, baina bertakook “Ibarbi Sagarra” izenez ezagutzen dugu. Ibarbi, Errezilgo auzo bat da.

Ezaugarriak

Kolore berde-horixka du (marroi-ilun samarra ere izan liteke), neurri ertainekoa eta itxura nahiko zapala izaten du (txorten ondoan koskor txiki bat izan ohi du). Azal gogor eta latz samarra du, eta, zaporea, berriz, gazia. Negu betean heltzen da, eta orduan gomendatzen da jatea, baina kontserbaziorako gauza handirik egin gabe, erraz irauten ditu 4-5 hilabete. Beti hobetu nahian, historikoki hautaketa genetikoa egiten joan dira, sagar mota bikain hau lortu arte.

Erabilera

Errezil sagarra gordinik jateko, sagardorako edota sukalderako erabili daitekeen bertako sagar barietate bakarrenetakoa da. Baina Errezil Sagarra, batez ere, mahairako sagarra da.

Sagardorako ere erabili izan da, eta erabiltzen da, sagardoari azido puntua eman nahi bazaio, baina halere, batez ere jan-sagarra da. Euskal sukaldaritzan ere oso preziatua da, batik bat postreak egiteko: sagar-tarta, menbrilloa, marmelada…baina zer esanik ez neguko gure betiko postreetan, sagar-errea eta (Eguberriko) konpota.

Urte askotan, sagar ekoizpena, baserriko ekonomiaren oinarrietako bat izan da.

Datu interesgarri batzuk

Herriko baserrietan 2015ean egindako galdeketaren arabera, Errezilen 130 sagasti eta 11.445 sagarrondo daude. Sagastietako %95,4tan bada Ibarbia sagarrondorik eta sagarrondo guztien erdiak baino gehiago (%56) Ibarbi dira.

Datu horiek erakusten digute Errezil eta sagarraren arteko lotura estua, batetik, eta Ibarbi sagarrarekikoa bestetik.

130

Sagasti

11.445

Sagarrondo

%56

Ibarbi sagarra

Orain dela hiru urte, galdu zitekeen errezil sagarraren garrantzia berreskuratzeari ekin zitzaion etaberonengarapena lantzenjarraitu zen Errezilen. Beherrezkoak ziren hainbat urrats jarraitu ziren, hala nola, Errezil herriko errezil sagar zaharrenak aztertu ez ezik ugaldu ere egin ziren,zuhaitz hauek baitituzte berezko errezil sagarraren ezaugarriak. Hau esanik, ondorengo datuek azken hiru urteotan sagar honek izan duen eboluzioa erakusten digute.

7,2Ha landatu dira (3.611 sagarrondo). 1,4Ha sagardo sagarrana (390 sagarrondo) eta 5,8Ha Ibarbi Sagarrana (3.221 sagarrondo).

137

Sagasti

15.056

Sagarrondo

9.630 (%63,96)

Ibarbi Sagarra

Sagarra urtaroetan zehar

Udaberria

Uda

Udazkena