Sagastien ezaugarriak azaldu zituen Juan Gamiok Errezilen
Errezilgo produktu nagusiari eskainitako astea ospatze ari da herrian, Sagar Astea, egitarau oparoarekin. Asteartean sagastiei buruzko hitzaldia eskaini zuen Juan Gamiok. Zubialde patxaka sagarrondo mintegien arduraduna da Gamio, eta egiten duten lanaz gain, patxako sagarrondo basatiei zein gaur egun landatzen diren barietateei buruz hitz egin zuen, bien arteko aldeak ezagutaraziz.
Patxakoak antzinatik basoan modu basatian hazten diren zuhaitzak dira. Fruitu txikiagoak ematen dituzte, baina alde dute gaixotasunei eta izurriteei, eta ez dute tratamendurik behar.
https://www.diariovasco.com/tolosa-goierri/sagastien-ezaugarriak-azaldu-20191129002440-ntvo.html