Herriko hamasei ekoizlek jarri dituzte salgai eta erakusgai beren produktuak. Errezil sagarra eta harekin egindako askotarikoak ez ezik, bestelako jenero aukera ere zabala izan da. Gazta lehiaketa Aitzartek irabazi du, eta Basaberentzat izan da sagar dultze lehiaketaren saria.
Azoka mardularekin eta giro ederrean agurtu dute gaur Errezilen Sagarraren Astea. Igande goiz eguzkitsuak eta epelak jende asko erakarri du azoka jarri duten herriko pilotalekura. Errezildarrek nahiz kanpotik joandakoek Errezil bertako hamasei ekoizleren postuak aurkitu dituzte frontoian; Errezil sagarra eta harekin egindako askotariko produktuak ez ezik, bestelako jenero aukera ere zabala izan da salmahaietan. Azoka osatzeko, jan-edanerako postua ere jarri dute pilotalekuaren sarreran.
https://urolakosta.hitza.eus/2019/12/01/azoka-jendetsuarekin-agurtu-dute-errezilen-sagarraren-astea/