Errezil sagarra nola biltzen duten ezagutu, fruitu horrekin zer produktu eta nola egiten dituzten ikusi, horiek dastatu eta Errezilgo paraje ederretan txangoa egin. Horiek eta gehiago egiteko parada izan dute gaur goizean Ibarbi Sagarraren Ibilbidean ibilaldia egin duten herritarrek. Iazko azaroan estreinatu zuten ibilbidea eta Urola Gustagarrik, Errezilgo Errezil Sagarren Elkarteak eta Landaola Gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioak antolatu dute gaurko bisita gidatua, sagar biltzearen sasoi betean.