Landaola Gipuzkoako landa garapenerako elkarteen federazioak II. Landaola Sariak banatu ditu gaur eguerdian, Gipuzkoako landa garapeneko proiektuei aitortza egiteko asmoz. Sari horietako bat Errezilgo Ibarbi elkarteak eskuratu du; hain zuzen ere, esku pribatuetan sustatutako proiektuen saria jaso du Errezilgo Ibarbi elkarteak, Errezil sagarraren ibilbidea sortzeagatik.

Landaolaren arabera, Ibarbi elkartearen asmoa da Errezil Ibarbi sagarraren kabi bihurtzea eta herriko baserritarrek fruituaren ekoizlenean jarraitzeko “gogoa eta laguntza” izan dezaten bermatzea. Errezil sagarraren ibilbideari dagokionez, berriz, haren ezaugarriak goraipatu ditu Landaolak: “Ingurumen aldetik erabat jasangarria dela esan daiteke proiektua eta, herritarren onespena du, beraiengandik sortua delako. Gainera, landa eremuko jarduera ekonomikoak sustatzeko lan ildo garrantzitsu bat da, eta turismo berdea bultzatzen du, jarduera ekonomiko berriak sortuz”.

Gainera, aurten lehen aldiz, Emakumeak Landa Eremuan Saria ere banatu dute, eta azoketan lanean aritzen diren emakume baserritarrek jaso dute aitortza hori. Sektore horretan aritzen diren emakume guztien ordezkari gisa, Azkoitiko Zumeta baserriko hiru belaunalditako emakumeek jaso dute saria.

Errezilgo Ibarbi elkarteak Landaola Saria eskuratu du