Atzokoan, eguerdiko 11etan, Errezil Sagarraren Ibilbidea aurkeztu eta inauguratu zen. Ibarbi taldeak bultzatutako egitasmoak, hainbat erakunde eta eragile ezberdinen laguntza jaso du eta denori esker ona emateko une egokia izan zen.

Hara bertaratu ziren herritar ugari, Foru Aldundia, Urkome eta beste eragilez lagundurik. Bidea aurkezten ere izan zen Koldobika Jauregi eskultorea, bidearen konzeptuaren sortzailetako bat bezala eta baita ere Loidisaletxe bertsolaria ere, bidean zehar paneletan jasotako bertsoak kantatu zizkiguna.

Ibilbidea musika eta txalaparta soinuez lagunduta egiteko aukera izan zen, hura amaitu ostean, hamaiketako eder batez bukatzeko aukera ere izan zen Borondegi Jatetxean.

Hemendik eskerrak bertaratu zineten guztioi.

Prentsan jasotakoa:

Ibarbi sagarrak badu bere ibilbidea (DV): https://www.diariovasco.com/costa-urola/ibarbi-sagarrak-badu-20181202001647-ntvo.html
Sagarraren bidetik (Berria): https://www.berria.eus/paperekoa/1909/041/001/2018-12-01/sagarraren_bidetik.htm
Errezilgo Ibarbi Sagarraren ibilbidea inauguratu dute (Erlo Telebista): http://www.erlotelebista.eus/azken-berriak-erlo-telebista/2787-zar-proxy-50003661-mp4