Errezil sagarraren Astea ospatzen ari dira Errezilen eta egitarau oparoa dute aurretik, igandea, abenduaren 2a bitartean. Bihar bertan Xabi Izagirre Elikaguneko sukaldariak ikastaroa eskainiko du, 19:00etan hasita, Erniope elkartean. Antolatzaileek aurreratu dutenez, hiru ordu inguruko ikastaroa izango da.

Azaroaren 30ean, hau da, ostiralean, pintxo-poteari egingo diete tartea. Nola ez, Errezil sagrrez egindako pintxoak dastatu ahal izango dira.

Egitaraua:

Azaroak 28. Xabi Izagirre, Elikaguneko sukaldaria. 3 orduko ikastaroa, Erniope Elkartean, 19:00etan hasita.

Azaroak 30. Pintxo-potea (Errezil sagarrez egindako pintxoak izango dira).

Abenduak 1.
Errezil sagar ibilbidearen aurkezpena eta inaugurazioa, 11:00etan.

Abenduak 2.
Errezil Sagarraren Azoka. 10:00etatik 14:00etara.

 

Berriaren iturria eta informazio gehiago (DV): https://www.diariovasco.com/costa-urola/errezil-sagarraren-astearen-20181127004130-ntvo.html