Errezil sagarraren Astea ospatzen ari dira Errezilen eta egitarau oparoa dute aurretik, igandea, abenduaren 2a bitartean. Bihar bertan Xabi Izagirre Elikaguneko sukaldariak ikastaroa eskainiko du, 19:00etan hasita, Erniope elkartean. Antolatzaileek aurreratu dutenez, hiru ordu inguruko ikastaroa izango da.
Azaroaren 30ean, hau da, ostiralean, pintxo-poteari egingo diete tartea. Nola ez, Errezil sagrrez egindako pintxoak dastatu ahal izango dira.
Egitaraua:
Azaroak 28. Xabi Izagirre, Elikaguneko sukaldaria. 3 orduko ikastaroa, Erniope Elkartean, 19:00etan hasita.
Azaroak 30. Pintxo-potea (Errezil sagarrez egindako pintxoak izango dira).
Abenduak 1. Errezil sagar ibilbidearen aurkezpena eta inaugurazioa, 11:00etan.
Abenduak 2. Errezil Sagarraren Azoka. 10:00etatik 14:00etara.
Berriaren iturria eta informazio gehiago (DV): https://www.diariovasco.com/costa-urola/errezil-sagarraren-astearen-20181127004130-ntvo.html